Foruko udaletxeko iragazketa eta hezetasun arazoak konponduko dituzte
Udaletxeko estalki osoa desmuntatu, eta isolatzailea eta teila mistoa jarriko dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du udalak beharrak egitekoForuko udaletxea berritzeko lanak egingo dituzte. Eraikinak iragazketa eta hezetasun arazoak ditu...
Udaletxeko estalki osoa desmuntatu, eta isolatzailea eta teila mistoa jarriko dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du udalak beharrak egiteko
Foruko udaletxea berritzeko lanak egingo dituzte. Eraikinak iragazketa eta hezetasun arazoak dituela esan du Foruko alkate Jane Eyre Urkietak, eta, hortaz, horiek ekiditeko lanak egingo dituzte.Laster hasiko dituzte obrak. Hain zuzen ere, estalkian eta ur kanalizazioetan egingo dituzte berritze lanak. Besteak beste, estalki osoa desmuntatuko dutela esan du Urkietak, eta isolatzailea eta teila mistoa jarriko dutela jakinarazi du. Bestalde, teilatu hodiak eta isur-hodiak aldatuko dituzte, eta, amaitzeko, eraikina margotuko dute.
Herriko eraikuntza enpresa batek egingo ditu lanak, eta 38.409,33 euroan lizitatu dituzte. Horiek egiteko, udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailaren 28.419,82 euroko diru laguntza jaso du.
Eraikin erosoagoa
«Foruar guztion etxea izanda, lan honegaz udal eraikina erosoagoa egin gura dugu, eta udaletxearen irudia hobetuko dela uste dugu. Instalazioak babesteko eta etorkizunean arazorik ez izateko, hezetasun arazoei aurre egin behar diegu», adierazi du alkateak.