Steilas eta ELA sindikatuen eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen deialdiagaz bat eginez, Espainiako Gobernuaren LOMCE legearen eta Eusko Jaurlaritzaren Heziberri programaren kontrako mobilizazioak egin zituzten atzo Mutrikun eta Lea-Artibai...
Steilas eta ELA sindikatuen eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen deialdiagaz bat eginez, Espainiako Gobernuaren LOMCE legearen eta Eusko Jaurlaritzaren Heziberri programaren kontrako mobilizazioak egin zituzten atzo Mutrikun eta Lea-Artibaiko eta Busturialdeko zenbait herrietako ikastetxe publikoetan. Mutrikuko eta Bermeoko institutuetako ikasle batzuek, esate baterako, egun osoko greba burutu zuten; Aulestiko eskolan zenbait ikasle, irakasle eta gurasok ordubeteko lanuztea egin zuten ezkerreko argazkian, eta Gernika BHIn elkarretaratzean batu ziren irakasle eta ikasleak, atsedenaldiko tartea aprobetxatutaeskumako argazkian.