Bidaurreta zinegotzi liberatua izango da, soldata murriztuagaz
Ezohiko osoko bilkuran, ez dute onartu alkate eta zinegotzien soldatak jaistea, EH Bilduk eskatu moduan. Osoko bilkuran izendatu dute Bidaurreta zinegotzi liberatuIrati Bidaurreta EH Bilduren zinegotzia liberatzea erabaki zuten herenegungo ohiko udal o...
Ezohiko osoko bilkuran, ez dute onartu alkate eta zinegotzien soldatak jaistea, EH Bilduk eskatu moduan. Osoko bilkuran izendatu dute Bidaurreta zinegotzi liberatu
Irati Bidaurreta EH Bilduren zinegotzia liberatzea erabaki zuten herenegungo ohiko udal osoko bilkuran. Minutu batzuk lehenago gauzatu zen ezohiko osoko bilkuran, koalizio abertzaleak udaleko lau zinegotzien soldatak bost zinegotzien artean banatzeko proposamena bertan behera gelditu zen.Iraileko osoko bilkuran, zinegotzi liberatua aurkezteko proposamena bertan behera gelditu zen, mozioak ez zuen-eta EH Bilduk eskatzen zuen soldaten murrizketa biltzen. Horrela izanik, bozketan udal taldea eta oposizioa abstenitu egin ziren.
Koalizio abertzaleak deitutako herenegungo ezohiko osoko bilkurak aurreko osoko bilkuraren tonu berean jarraitu zuen, Jose Mari Gorroño alkatearen eta EH Bilduko Jose Ramon Bilbao Buli eta Bego Landaren arteko gaitzespenekin.
Bilkuran soldatak banatzeko proposamena ez zen aurrera atera, udal taldearen aurkako botoagaz, baina jarraian egin zen osoko bilkuran, Bidaurreta soldata gutxituagaz aurkeztu zen, eta orduan EH Bilduk baiezkoa eman zuen, eta udal gobernua abstenitu egin zen.
EH Bilduk adierazi zuen zinegotzi liberatua izendatzeko arrazoia udalak herriari «lepoa emanda» lan egitea dela. Koalizioak azaldu zuen azken urtean udalaren aldetik informazioa eskuratzea eta proposamenak egitea ezinezkoa bilakatu dela. Alkateak hori gezurtatzen duten hiru informe dituela eta udaleko teknikari eta idazkarien aldetik informazio pasatu dietela erantzun zien, «faltsukerietan oinarritutako eskaria» dela gehituz.
Horrenbestez, orain arte egon diren zinegotziek 62.000 euroko soldatak mantenduko dituzte, eta Bidaurretak 48.000 euroko soldata gutxitua jasoko du.
EH Bilduk zinegotzi liberatua aukeratzeko eskaera egin zuenean, gehitze horrek udalari gainkosturik ez suposatzeko, lau zinegotzientzako bideratutako partida bost zinegotzien artean banatzeko eskatu zuen.
Soldaten banaketa
Gernika-Lumoko EH Bilduk prentsaurrekoa egin zuen irailaren 5ean, zinegotzi liberatu bat eskatuko zuela adieraziz. Horrez gain, eta herriari gainkostu bat ez suposatzeko, orain dauden lau zinegotziren soldatak ordaintzeko partida, alkatearena barne, bost zinegotziren artean banatzeko proposamena ere aurkeztu zuten.
Eusko Legebiltzarrean, Udal Lege berria adostu zuten, EAJren eta EH Bilduren adostasunagaz. Lege berri horren 33. artikuluak zinegotzi liberatua izateko eskubidea aitortzen dio oposizioari, haren lana errazteko.
Hori horrela izanik, alkatearen urteko 67.000 euroko soldata 52.000 eurora pasatuko litzateke, eta osoko jardunean dauden bi zinegotziren soldatak, berriz, 62.000 eurotik 48.000 eurora pasatuko lirateke. Laugarren zinegotziak 31.000 euroko soldata dauka, jardunaldi erdian dago eta.