Atzeratu egin dute Nanoipuin lehiaketako sari banaketa
ONDARROA // Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Nanoipuin lehiaketako sari banaketa beranduago egingo da. Ekitaldia, berez, gaur 19:45ean bueltan egitekoa zen, baina udalak izandako arazo informatikoak tarteko, sari emate ekitaldia atzeratu egin be...
ONDARROA // Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Nanoipuin lehiaketako sari banaketa beranduago egingo da. Ekitaldia, berez, gaur 19:45ean bueltan egitekoa zen, baina udalak izandako arazo informatikoak tarteko, sari emate ekitaldia atzeratu egin behar izan dute. Hortaz, domekan 13:00etan egingo da, Ander Odriozola ondarrutarraren Freeport liburuaren aurkezpenaren ostean.