LAB sindikatuak deituta, auzipetuta dauden Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistain (TMA) enpresako bi
langile ohiri atxikimendua adierazteko bateratzea egin dute Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean.
Langileek 2013an egindako mobilizazio eta salaketen ondorioz enpresako arduradun Rafael Zabalak
David Gonzalez Tello LABeko afiliatua eta
Alexis Rodriguez Lopez TMA-ko LABeko delegatuaren aurka salaketa penala jarri zuen.

Aitziber Barandika, LAB sindikatuko ordezkaria prentsari adierazpenak egiten.
Gaurko elkarretaratzean,
azaroaren 27an Markina-Xemeingo Arkupean egingo duten manifestazioaren berri ere eman dute.
Bestalde, LAB sindikatuko ordezkari Aitziber Barandikak
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko lantegietan ere mozioak aurkeztuko dituztela adierazi du.
Auzipetutako langileei babesa adierazteko eta 2013an egindako borroka babesteko,
atxikipen kanpaina bat hasi dute:
Neuk be eingo neuke. Alexis eta David libre!, lel
opean. “Atxikipenak taldeka, batzordeka, udal legez, edota norbanakoek egin ahal dituzte, baita sare sozialen bidez”, argitu du Barandikak.
Zabalak bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eta 9.000 euroko kalte ordaina eskatzen dio langile bakoitzari, eta fiskalak berriz, bi urte eta hiru hilabetekoko kartzela zigorra.