Haitz Nagusijek merkatu txikia egingo du zapatuan, Goiko Plazan
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak merkatu txikia antolatu du zapaturako. Horretan, herritarrek bigarren eskuko objektuak salerosteko edo trukatzeko aukera edukiko dute. Goiko Plazan jarriko dituzte salmahaiak, 10:00etatik 15:00etara.Koadroak...
Koadroak, bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskoak… Ohi legez, denetik sal dezaketela azaldu dute elkarteko arduradunek. Gainera, eskulanak egiten trebeak diren herritar horiek ere parte hartzera animatu dituzte, artisauek ere lekua daukate-eta azokan.
Parte hartu gura dutenek aurretiaz eman behar izango dute izena, Gizarte eta Kultura Etxean.