Urdaibaiko biosferaren bihotzean pedalkadaka
Urdaibaiko I. Spinning Maratoia egin zuten domekan, Madariaga dorretxearen kanpoaldean. Lau irakaslek gidatuta, hiru ordu pasatxoko 'spinning' saioa egin zuten bertan batutako ia 60 kirolariek.Urdaibaiko I. Spinning Maratoia egin zuten domekan, Biosfer...
Urdaibaiko I. Spinning Maratoia egin zuten domekan, Madariaga dorretxearen kanpoaldean. Lau irakaslek gidatuta, hiru ordu pasatxoko ‘spinning’ saioa egin zuten bertan batutako ia 60 kirolariek.
Urdaibaiko I. Spinning Maratoia egin zuten domekan, Biosfera Erreserbaren erdigunean, Madariaga dorretxeko kanpoaldean. 60 lagunentzako lekua prest, eta lau irakasle aurrean. Lau saiotan banatuta, 3 ordu eta 15 minutuko maratoiari ekin zioten, 10:00etan.Bizikleta gainean, aldapan gora, aldapan behera eta leunean ibili ziren kirolariak, arin batzuetan, geldoago besteetan, musikaren erritmoari jarraituz. Rock-a, pop-a, musika elektronikoa, euskal musika, atzerrikoa…
Eta iluntzean, Athleticek partidua jokatu behar zuela eta, taldearen kamisetak jantzi eta Athletic taldearen ereserkiagaz pedalei eragin zieten zenbait minutuz.