Mendatan Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dute
Zapatuan, bazkari herrikoi bategaz eta Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren hitzaldi bategaz ospatu zuten mundu osoan landa eremuetan bizi diren emakumeak omentzeko eguna Ander zarragaLanda Eremuko Emakumeen Nazioareko Eguna urriaren 15ean izan ze...
Zapatuan, bazkari herrikoi bategaz eta Toti Martinez de Lezea idazle arabarraren hitzaldi bategaz ospatu zuten mundu osoan landa eremuetan bizi diren emakumeak omentzeko eguna Ander zarraga
Landa Eremuko Emakumeen Nazioareko Eguna urriaren 15ean izan zen, baina Mendatan zapatuan ospatu zuten. Landa inguruko herria izanik, Mendatak mundu osoko baserrietako emakumeen lana aitortzen duen egunagaz bat egin zuen, bazkari herrikoiagaz eta Toti Martinez de Lezea idazlearen hitzaldiagaz.Historian, mundu guztian, emakumeek baserri giroaren garapenean eta gosea eta pobrezia ezabatzeko izan duten berebiziko papera aldarrikatzeko eguna izan zen, hain zuzen ere.
«Mendatako herriak baserrian izan du bere aberastasuna. Eguneroko beharrean, etxean, ortuan, ustiapenak edota familiak gobernatzeko; emakumeak, amumak, amak eta alabak ezinbestekoak izan dira eta dira oraindik ere», nabarmendu nahi izan du Joseba Mallea Mendatako alkateak.
Eguna hasteko, diasporaren inguruko hitzaldia egin zuten, eta horren ostean, hogei bat pertsona bertaratu ziren herriko Emakumeen Elkarteak eta Udalak antolatutako bazkarira. Arratsaldean berriz, Toti Martinez de Lezea idazleak La Abadesa edota Nur liburuei buruz hitz egiteaz gain, asko landu duen baserriko emakumearen gaiari buruzko solasaldia eman zuen.
«Asko gustatu zitzaigun gaia, igarri-igarria da oso landuta duela. Izan ere, solasaldia 17:00etatik 20:00etara luzatu zen», adierazi du antolakuntza lanetan izan den Idoia Malleak. Hitzaldian 30 bat pertsona inguru batu ziren.