Hernaniarren kontra gustura jokatu dute basurdeek
Zapatuan Hernaniren kontra 12-65 galdu arren, partidan egindako lanagaz pozik daude Gernika Rugby Taldeko jokalariak. Izan ere, emaitza gutxienekoa izango zela bazekiten aurretik, eta horregatik, zelaian gustura jokatzea zen basurdeen nahia.«Partida a...
«Partida aurretik beldurragaz eta urduri egon arren, gogotsu zelairatu ginen. Oso pozik gaude, haiek asko lagundu ziguten zelaian. Lasai jokatu zuten, eta horrek gustura egoten lagundu zigun», azaldu du Lukene Uriarte taldeko kapitainak.
Etxekoek bi entsegu egin zituzten. Lehen zatia amaitzear zela Libek lortu zuen lehena, eta Batirtzek transformatu zuen. Bigarren entsegua partidako azken minutuetan egin zuen Karlak. Bi taldeen arteko aldea igarri zen: «Lau jokalarik selekzioagaz jokatzen dute, pentsa! Baina, eutsi genien. Pozik aritu ginen».