Jatekoak, lurrunak, kremak, jolasak, gailuak, tresnak… Artisauen beren produktuak ekarri dituzte aurten ere Bermeoko Alde Zaharrera.
Bermistorian azoka gaur zabaldu dute, eta
bihar arte iraungo du. Goiko plaza gune nagusi hartuta, inguruko kaleak postuekin bete dituzte aurten ere. 50 postuetan arropak, infusiorako belarrak, kremak, xaboiak, lurrunak, haziekin betetako zaku eta panpinak, bitxiak, lorak eta, zelan ez, jatekoak. Azoka 21:00etan egongo da zabalik gaur, eta 10:00etatik 15:00etara bihar.
Erdi Aroko giroak hartu du Alde Zaharra, eta hainbat izan dira aurten ere garaiko arropak jantzita kalera atera diren bermeotarrak. Eta gunea girotzeko,
postuak ez ezik,
jarduerak eta kale animazioa ere izango dira azokak iraun bitartean. Zeramikazko ontziak zelan egiten diren ikusteko eta probatzeko aukera dute herritarrek, edota arku tiroan aritzeko.
Postuak ez ezik, jarduerak eta kale animazioa ere izango dira azokak iraun bitartean.
Animazioa. Bufoiak arduratu dira goiz eta eguerdi partean Bermistorian azokan zirenei barre eragiteaz, eta Izaro Abesbatzak bere abestiekin girotu du Alde Zaharra. Izan ere,
kale animazioa presente izango da aurten ere, aurreko urteetan bezala. Gaur, 20:00etatik 23:00etara,
hankaluzeen kalejiragaz gozatzeko aukera izango dute bermeotarrek, Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta. 21:15ean, berriz, ume eta gazteek
suzko zezenagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute, Irakaskintza kalean. Kultura teknikari Susana Regidorrek aipatu duenez, euriagatik, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan suzko zezena ezin izan zen atera; “Bermistorian aprobetxatuko dugu ateratzeko”, gaineratu du.
Goiko plazan dagoen postu batean, gainera, Lodosako piperrak erretzeko prozedura ikusi eta piperrak dastatzeko zein erosteko aukera ere badute azokako bisitariek.
Egokitze planagatik, ez zuten aurreikusita Bermistorian egiterik.
Ez egitekotan. Aurrekontuetan egin behar izan duten egokitze planagatik, udalak aurten ez zuen aurreikusita bermistorian egiterik. Hala ere, «ahaleginak eginda», aurrera egitea lortu dutela azaldu zuen Kultur zinegotzi Aingeru Astuik; izan ere, Bermeoko Udalaren helburuetako bat
Alde Zaharra indartzea eta biziberritzea dela-eta,
Bermistorian «garrantzitsua» dela aipatu zuen zinegotziak. Bermistorian egin ahal izateko, antzinako azoka antolatzeaz arduratzen diren Naparbideak elkartekoen laguntza eskertu dute, gainera. Oro har, Bermistorian
antolatzen lagundu duten guztiak eskertu zituen Astuik azokaren aurkezpenean.
Azkenik, azoka dela eta, gaur eta bihar Alde Zaharretik autoarekin ahalik eta guxtien ibiltzeko eskatu du Kultura zinegotziak.
Argazki galeria, hemen ikusgai:
Bermistorian 2016