Oskarbi musika taldeak 'Mendira naiz' diskoa aurkeztuko du Ondarroan
Emanaldia domekan izango da Beikozinin. Kantu herrikoiak eta poesia oinarri hartuta, taldeak berak sortutako abestiak egongo dira entzungai. Oskarbik 50 urte beteko ditu aurtenOskarbi musika talde ospetsuak Mendira naiz asteon argitaratu den diskoa aur...
Emanaldia domekan izango da Beikozinin. Kantu herrikoiak eta poesia oinarri hartuta, taldeak berak sortutako abestiak egongo dira entzungai. Oskarbik 50 urte beteko ditu aurten
Oskarbi musika talde ospetsuak Mendira naiz asteon argitaratu den diskoa aurkeztuko du domekan, 19:00etan, Ondarroako Beikozinin. Kontzertua berezia izango dela aurreratu dute taldeko kideek. Izan ere, taldeak aurten 50 urte betetzen ditu. Gainera, domekako emanaldia diskoa atera eta gero eskaintzen duten lehenengoa da.50 urteko esperientzia dauka taldeak. «Benito Lertxundi eta gu gara Euskal Herri mailan horrenbeste urte taula gainean daramatzagunak», dio Joxelu Treku Oskarbiko abeslariak.
Taldearen bilakaera
Urte horietan guztietan, taldeko kideak aldatzen joan dira, eta gaur egun hasiera-hasieratik dauden hiru kide daude. «Gazteek haize freskoa eman diote taldeari». Taldeak ere bilakaera eduki duela diote. «Sei ahots ditugu, eta lehen ez modura, orain istrumentu gehiago daude».
Azken diskoa oso korala dela diote. «Betiko moduan bi kantu mota daude: kantu herrikoiak, guk moldatuta, eta bestetik poesia eta musika uztartuz guk sortutakoak». Ondarroan, batik bat disko berriko abestiak eskainiko dituztela aurreratu dute. «Dena dela, hasiera-hasierako abestiak ere eskainiko ditugu».
Ez da estreinako aldia Ondarroa bisitatzen dutena. «Ondarroan hamar kontzertu inguru eskainitakoak gara. Baina azkena 80ko hamarkada inguruan izan zen. Gainera, frankismoa eta zentsura tarteko, kontzerturen bat ere debekatu izan digute. «Behin, esaterako, zentsura zela eta, bakarrik abesti bat abesten utzi ziguten. Eta guk abesti hori lau aldiz kantatu genuen».