Kanta kanta loruek euskal kantuz beteko ditu kaleak bihar
Ikasturte berria martxan dute Kanta Kanta lorue ekimeneko parte hartzaileek. Hala, hurrengo hitzordua biharko jarri dute, hileko hirugarren barikua izanik.20:00etan Goiko Plazan hasita, kalez kale ibiliko dira euskal kantuak abesten. 20:30ak inguruan T...
20:00etan Goiko Plazan hasita, kalez kale ibiliko dira euskal kantuak abesten. 20:30ak inguruan Torronteron egongo direla azaldu dute, eta handik Aurrekoetxea, Intxausti, Arresi (Galerna parean) kaleetatik igaroko dira, 22:30ean Eskoikizen amaitzeko.
Ekimeneko parte hartzaileek bermeotar kantuzale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera: «Denok batera, eztarria findu, umorez bete eta kantu taldean goza dezagun».