«Ile-apaindegiko zerbitzu integrala eskaintzen dut, prezio lehiakorrekin»
Urteetan Lekeitioko bi ile-apaindegitan lan egin eta gero, Nerea Solozabal ile-apaintzaileak bere ile-apaindegia zabaldu zuen apirilean Mutrikun, Beheko Plazan. Eta gustura dago. Ile-apaindegi batek eskaini ahal dituen zerbitzu guztiak eskaintzen ditue...
Denetarik egiten duela dio, baina bere ezaugarria prezio lehiakorrak edukitzea da. «Inguruan ditudan ile-apaindegiekin alderatuta, nik prezio merkeagoak ditut». Prezio lehiakorrak edukitzea garrantzitsua dela deritzo Solozabalek. Batik bat, modu horretara ilea-apaindegia herritar gehiagoren eskura dagoelako.
Pertsonalizazioa ere aipatu behar da. Bezeroaren nahiak entzunda, arreta pertsonalizatua eskaintzen bait du Nereak.
Ordutegia eta gonbitea
Ordutegiari dagokionez, martitzenetik zapatura dago zabalik. «Martitzenetik barikura, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30etara egoten da zabalik. Zapatuetan goizez dago zabalik, 09:30etik eguerdian amaitu arte».
Herritar guztiei ile-apaindegiko ateak zabalik daudela esan eta informazio eskatu edota eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko galderak egiteko gonbitea egin die Solozabalek.