Urtero legez, Alemaniako Pforzheimeko Fritz Erler Schule ikastetxeko 17 eta 18 urte bitarteko hamahiru ikasle eta bi irakasle etorri dira, Gernika BHI institutuko ikasleekin astebeteko hartu-emana egitera. Egun horietarako antolatutako programaren bita...

Urtero legez, Alemaniako Pforzheimeko Fritz Erler Schule ikastetxeko 17 eta 18 urte bitarteko hamahiru ikasle eta bi irakasle etorri dira, Gernika BHI institutuko ikasleekin astebeteko hartu-emana egitera. Egun horietarako antolatutako programaren bitartez, institutua, bertoko ikasleen familiak, Urdaibai, Bilbo eta azken batean euskal kultura ezagutu ahal izango dute. Herri bien arteko lotura sendotzeko, institutuko ikasleak urtarrilean joango dira Alemaniara.