Gontzal Mendibilekin kantu afaria egingo dute bihar, Ariatzan
Garriko Bertso Eskolaren eskutik, kantu afaria egingo dute aurten ere, Muxikako Udalaren laguntzagaz. Bihar izango da hitzordua, eta Gontzal Mendibil Zeanuriko kantaria izango dute oraingoan gonbidatu.Ariatzan batuko dira aurten ere, eta kantu afarian ...
Ariatzan batuko dira aurten ere, eta kantu afarian parte hartu gura duenak txartela erosi beharko du aldez aurretik. Afarirako eta jaialdirako txartela izango da, eta 20 euro ordaindu behar dira. Ariatzako Atxelipe txokoan, Gernika-Lumoko Auzokoa tabernan edo 649 33 87 47 lefefono zenbakira deituta eskuratu daitezke.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, afaria 21:00etan hasiko da. Joan Mari Beltran, Niko Etxart, Natxo Beltran, Rafa Rueda, Arkaitz Miner, Txus Aranburu, Jon Enbeita, Itsaso Etxebeste, Maddi Oihenart eta Jeremi Garat izan dira azken urteetan Ariatzako kantu afarian gonbidatu izan diren musikarietako batzuk.