Esklerosi Anizkoitzaren berri emango dute Uhagonen
MARKINA-XEMEIN // Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak bistaratuko ditu ADEMBI elkarteak, gaur 19:00etan Uhagon kulturgunean emango duen hitzaldian. Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak EA duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoagaz la...
MARKINA-XEMEIN // Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak bistaratuko ditu ADEMBI elkarteak, gaur 19:00etan Uhagon kulturgunean emango duen hitzaldian. Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak EA duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoagaz lan egiten du, giza sentsibilizazioa eta taldearen eskubideak defendatuz. Sentsibilizazio hori jorratzeko asmoz, kanpainak sustatu eta gaixotasunaren berri ematen dute herriz herri. Ordu beteko hitzaldia eskainiko dute gaur, kulturgunean.