Erroxape elkarteak emakumeen zinema zikloa abiaraziko du hirugarrenez
Gaur hasi eta urtarrilera bitartean, lau film eskainiko dituzte. Egun bakoitzean, gainera, zine forum batean parte hartzeko aukera edukiko dute. 18:30ean izango dira Erreteneko egoitzanBermeoko Emakumeen elkarteak emakumeen zinema zikloa abiaraziko du ...
Gaur hasi eta urtarrilera bitartean, lau film eskainiko dituzte. Egun bakoitzean, gainera, zine forum batean parte hartzeko aukera edukiko dute. 18:30ean izango dira Erreteneko egoitzan
Bermeoko Emakumeen elkarteak emakumeen zinema zikloa abiaraziko du gaur, hirugarren urtez. Hainbat helburu lortu gura dituzte: emakumeak zuzendutako filmak plazaratzea, beraien lanak ikusgai bilakatzea, emakumeen gaiak jorratzen dituzten filmak proiektatzea, zinema baliabide gisa emakumeak ahalduntzea, emakumeen arteko sare sozialak lortzea eta emakumeen parte hartzea bultzatzea.Filmak eskaintzeaz gain, egun bakoitzean, zine forum batean parte hartzeko aukera edukiko dute bertaratutako guztiek. Modu horretan, filmetan agertutako edukiak luze eta zabal eztabaidatu ahal izango dute.
18:30ean, Erretenen
Lehenengo hitzordua gaurko jarri dute. 18:30ean batuko dira Erroxapek Erretenen daukan egoitzan. Las Sufragistas emanaldiagaz hasiko dira. Ingalaterran 1914-1918 urteen bitartean sufragisten mugimenduen historia kontatzen du. Idoia Legarreta Beldur Barikeko kideagaz izango dute zine foruma gaur.
Azaroaren 24an, Las mujeres de verdad tienen curvas filma jarriko dute. Emakumeei ezarritako edertasunaren estereotipo eta kanonen ingurukoa da. Egun horretan Emagineko kide Naroa Argoitiagaz izango dute solasaldia.
Abenduaren 15ean, berriz, Pride filma ikusi ahalko dute. Homosexualitateari buruz hitz egiten du aipatu filmak, eta Agurtzane Ormatza sexologoak parte hartuko du zine forumean.
Emakumeen zinema zikloa urtarrilean amaituko da; urtarrilaren 12an, hain zuzen ere. Buda exploto de Verguenza filma izango da aurtengo zinema zikloan ikusiko duten azken filma. Afganistaneko emakumeen egoeraz berba egiteko aukera izango dute egun horretan, horretarako, Mugimendu Feministako Izaskun Guarrotxena izango dute bidelagun.
Film guztiak, leku eta ordu berean izango dira, eta Erroxape Emakumeen Elkarteak parte hartzeko deia egin du. Era berean, film emanaldiak doakoak izango direla gogorarazi dute.