Bularreko minbiziaren aurka, paparreko arrosak
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta herritarrak kontzientziatzeko, informatzeko eta gaixorik daudenei bakarrik ez daudela adierazteko kalera atera ziren Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioak argazkian. Infor...
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta herritarrak kontzientziatzeko, informatzeko eta gaixorik daudenei bakarrik ez daudela adierazteko kalera atera ziren Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioak argazkian. Informazio mahai bat jarri zuten Lameran, eta paparreko arrosak banatu zituzten herritarren artean. Mutrikun, berriz, pankarta bat jarri zuten udaletxean, eta herriko establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileei paparreko arrozak banatu zizkieten. Osasun etxean eta botiketan ere paparrekoak utzi zituzten.