Bizitzen fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin,
Bermeo eta Eako Udalek pertsona nagusiekin herri lagunkoia proiektua abiatu dute. Ean, hain zuzen, Beletxe elkartearekin elkarlanean garatuko dute proiektua. Edadetuak protagonista bihurtu nahi dituzte, hitza eman eta herrian beren lekua izan dezaten. Edadetuen ikuspegitik errealitatearen pertzepzioaeta definizioa ezagutu gura dituzte Ean; gerora begirako erabakiak horietan oinarrituta hartzeko.
Edadetuak protagonista bihurtu nahi dituzte, hitza eman eta herrian beren lekua izan dezaten.
Bermeon, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidente Benito Ibarrolazak azaldu du proeiktu horren helburua dela “herriko auzo eta inguruneak hobetzea,
zahartzen joan ahala gure bizimoduarekin
aurrera jarraitu ahal izateko“. Horretarako, Ibarrolazak dio
herriek beren egiturak eta zerbitzuak egokitu behar dituztela, “
irisgarriagoak izateko eta beharrizan eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsona nagusiak aintzat hartzeko”. Beraz, proiektu horren bitartez, pertsona nagusien bizi kalitatea hobetu gura dute, eta, era berean, baita herritar denena ere.
Herri lagunkoia proiektuan herritarren parte hartzea “ezinbestekoa” dela esan du Ibarrolazak; batez ere, pertsona nagusiena.
Epe luzerako programa izango da, eta epe desberdinetan garatuko dute. Ean, esaterako, bost urterako plangintza estrategikoa garatuko dute, eta
lehenengo pausoa egoeraren diagnostikoa egitea izango da. Horretarako lehen batzarra egin zuten atzo.
Epe luzerako programa da. Diagnostikoa egingo dute lehenengo, plan bat diseinatzeko gero.
Zortzi arlo. Bermeon ere diagnostikoa egingo dute lehenbizi,
plan bat diseinatzeko gero. Ibarrolazak azaldu duenez, diagnostikoa egiterakoan zortzi arlo aztertuko dituzte: aire zabaleko lekuak eta eraikinak; garraioa; etxebizitza; parte hartzea eta gizarte sarea; herritarren parte hartzea eta enplegua; errespetua eta barne hartzea; komunikazioa eta informazioa; eta gizarte eta osasun zerbitzuak. Arlo horien azterketren bitartez, arlo onak eta oztopoak identifikatu, eta iradokuzinak jaso gura dituzte udal agintariek.
Bide ezberdinak erabiliko dituzte horretarako. Batetik, udalak aipatutako arlo zein pertsona nagusiei zuzendutako zerbitzuei buruzko txostena egingo du. Bestetik, inkestak banatuko dituzte udal eraikinetan, lehenago aipatutako zortzi arloei buruzko galderekin. Hirugarren bidea herri batzarrena izango da. Bermeoko Udalak zehaztu duenez, sei batzar aurreikusi dituzte. Lehenengoan, adin nagusikoak zaintzen dituzten pertsonak bailduko dituzte. Hurrengo lau batzarrak adin nagusikoek parte hartuko dute, eta, seigarren eta azken batzarra zerbitzu hornitzaileei zuzendutakoa izango da.
Adineko herritarrak ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista izango dira
‘Herri lagunkoia’ Programan,
adineko herritarrak ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista izango direla azaldu du Ibarrolazak. “Ongizate horrek eragina izango du gure egunerokotasunean, eta espazio publikoak zentzuz berreskuratzeko eskatuko du” –azaldu du zinegotziak–; “azken finean, udalerriko eguneroko bizimodua denentzat apur bat onberagoa eta pozgarriagoa izatea ahalbidetuko duten gauza txiki horietan izango du eragina”.