'Beldur Barik jarrera' tailerra egingo da bihar, Ondarroako Gaztelekuan
Ondarroako Udalaren eta Beldur Barik programaren eskutik, herriko gazteak Beldur Barik lehiaketan parte hartzera animatzeko Beldur Barik jarrera tailerra egingo da bihar, 17:30ean, Gaztelekuan.Tailerraren dinamizatzaileek aurreratu dutenez, bertan part...
Tailerraren dinamizatzaileek aurreratu dutenez, bertan parte hartzera animatzen diren guztiek kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak landuko dituzte. «Batik bat, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak landuko ditugu».
Udalak gogorarazi duenez, azaroaren 9ra arte Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. «Animatu eta erakutsi zuen beldur barik jarrerak!».