Erreumatologiaz berba egingo dute datorren astelehenean, udaletxean
Emakumea eta erreumatologia hitzaldia emango dute datorren astelehenean, Mendexako udaletxean. 17:30ean hasi eta 19:00ak ingurura arte batuko dira, eta izenburuan emakumeak aipatzen badira ere, berbaldia Mendexako herritar guztiei zuzenduta dago.Izan e...
Izan ere, gaixotasun erreumatikoak askok jasaten dituzte, eta horien inguruko informazioa eta azalpenak entzuteagaz batera, herritarrek haien kezkak argitzeko aukera edukiko dute.
Erreuma berbak 200 bat gaitz batzen ditu, denek ere lokomozio-aparatuan daukate eragina. Asaldura gehienak kronikoak eta endekapenezkoak dira, baina kontrolatu daitezke. Gainera, kasu batzuetan prozesua moteltzeko aukerak daude, tratamendu egokiagaz.