Busturialdea bisitatu duten turisten kopuruak gora egin du urte honetan
2016 urteko datu osoak jakin gabe, 2015eko bisitari kopurua gainditu dela adierazten dute zenbakiek. Euskal Autonomi Erkidegoko bisitariak gehiengoa izaten jarraitzen duteBusturialdean dauden gune turistiko nagusiek azken urteetako joerarekin jarraitu ...
2016 urteko datu osoak jakin gabe, 2015eko bisitari kopurua gainditu dela adierazten dute zenbakiek. Euskal Autonomi Erkidegoko bisitariak gehiengoa izaten jarraitzen dute
Busturialdean dauden gune turistiko nagusiek azken urteetako joerarekin jarraitu dute aurten ere, Urdaibaik oraindik ere erakargarritasunerako ahalmena duela baieztatuz. Urteko sasoi honetarako 2015 urteko bisitari kopurua berdintzeko bidean dira Gernika-Lumoko Bakearen Museoa eta Bird Center adibidez.Bestalde, Gernika-Lumoko Turismo Bulegotik guztira, 27. 989 bisitari pasatu dira aurtengo uztaila eta abuztua bitartean, 2015ean baino 986 lagun gehiago.
Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen Urdaibai Bird Centerrek, 28.000 bisitarien kopurua gainditu zuen iaz. Aurten marka hori gainditzea aurreikusten da, abuztuko datuen arabera, dagoeneko 23.833 bisitari jaso bai ditu 2016 urtean zehar. Iaz sasoi berdinean 17.884 bisitari zituzten zenbatuta.
Azkunde honen arrazoietako bat Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak eta Bird Centerrek uztailean elkarren artean lanean egiteko hartu zuten erabakiari zor zaio.
Gernika-Lumoko Bakearen Museoak ere iazko marka haustekotan dagoela ere esan daiteke, iraileko azken zenbaketaren arabera 37.173 bisitari jaso bai ditu urte honetako lehen bederatzi hilabeteetan, iazko urte osoan bertaratu ziren 37.441 bisitarien kopurutik nahiko hurbil.
Jatorri anitzak
Busturialdea bisitatzen duten turisten jatorriari dagokienez, gehienak euskaldunak izan dira, baina datuak aldatu egiten dira bisitatutako tokiaren arabera.
Adibidez, udan Gernika-Lumoko turismo Bulegora hurbildutako bisitarietatik 1.405 euskaldunak izan dira. Herrialde Katalanetatik 7.494 bisitari egon dira, Madriletik 2.672 eta Andaluziatik 1.907. Frantziatik 3.470 turista hurbildu dira bulegora, alemaniatik berriz, 969 eta italiarrak 785. AEBtatik ere 503 bisitari zenbatu dituzte bulegoan.
Bakearen Museoari dagokionez, orain arte 5.622 bisitari euskaldun izan dituzte, Espainiatik 9.663 eta Europako beste herrialdeetatik 17.951 bisitari jaso dituzte. Amerikatik 2.277 turista ere bertaratu dira eta Asiatik beste 673.
Busturiako Madariaga Dorretxean dagoen Ekoetxea Urdaibaira,ekain, uztail eta abutzu honetan joan diren 13.769 pertsonetatik %75,61a Bizkaikoa zen, eta %14,59 Gipuzkoa eta Arabakoa. Espainiatik %4,47 eta Europatik %4,39 izan dira.