Berriatuko Udalak HITZA proiektua diruz laguntzeko hitzarmena sinatu du
Hitzarmena berrituta, datozen lau urteetan ere diruz lagunduko du eskualdeko egunkaria. Herritarren euskarazko informazio bideak eraiki eta indartzen direla nabarmendu du udalakBerriatuko Udalak HITZA proi-ektua diruz laguntzeko hitzarmena sinatu du. E...
Hitzarmena berrituta, datozen lau urteetan ere diruz lagunduko du eskualdeko egunkaria. Herritarren euskarazko informazio bideak eraiki eta indartzen direla nabarmendu du udalak
Berriatuko Udalak HITZA proi-ektua diruz laguntzeko hitzarmena sinatu du. Elkarlanerako konpromisoa berrituta, Berriatuak 2016, 2017, 2018 eta 2019an lagunduko du diruz euskarazko proiektua.Aurreko astean Berriatuko udaletxean sinatu zuten akordioa, Jon Arriola Berriatuko alkateak, Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza-ren zuzendariak eta Ama Lur Bedialauneta kudeatzaileak.
Udalak nabarmendu duenez, HITZA proiektua euskararen biziberritze eta berreskuratzeko funtsezkoa da. «Horrez gain, proiektua bultzatuz, herritarren euskarazko informazio bideak eraiki eta indartzen dira».
Euskalgintzan lan egiten duten beste eragile askok bezala, HITZAk ere euskararen normalizazioan «ekarpen esanguratsua» egiten duela gaineratu dute. «Eskualdean sortzen den informazioa euskaratik eta euskaraz kudeatu eta komunikatzen du».
Eta proiektuak hartzen duen eremua kontuan hartuta, HITZAk egiten duen ekarpenaren onuradunak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrak dira.
Horregaz batera, HITZA-k bai paperean bai eta sarean egiten duen lana aitortu egin behar dela azaldu dute. «Udalaren eta proiektuaren arteko lankidetza hitzarmena beharrezkoa da proiektuaren kalitatea ziurtatu eta sendotzeko».
Beraz, aurreko urteetan egin modura, datozen urteetan ere, elkarlana oinarri hartuta, Berriatuko Udalak eta HITZAk euskararen erabileraren normalizazio lanak bideratzen jarraituko dute.
Halaber, teknologia berriak tarteko hedabideen bilakaera azkarra dela eta, aurrera egiteko bideak etengabe aztertu eta egin beharreko hobekuntzak egiteko saiakerak egiteko konpromisoa hartu dute bi aldeek.
Harpidetzak gehitzen
Baina hor ez dira amaitzen Berriatuko Udalak hartutako konpromisoak. Izan ere, datozen urteetan ere HITZA marka jendarteratu eta harpidedunen sarea zabaltzeko «etengabeko ahalegina» egingo duela esan dute udal ordezkariek.
Bide horretatik, berriatuarrei animatzeko eta HITZA-ren harpidedun egiteko eskaera egin die udalak.
Gainera, proiektua laguntzeko hainbat bide daudela ere azpimarratu dute. «Zuzenean diru ekarpena egiteaz gain, publizitatea ipiniz edota proiektuak kaleratzen dituen bestelako euskarrietan parte hartuz ere lagundu ahal da».