Bermeok udako bisitari kopururik altuena izan du azken 16 urteetan
Ekainetik irailera 22.957 pertsona egon dira Bermeoko Turismo Bulegoan, iaz baino %21,58 gehiago. Abuztuan osteatuek %100eko betetze maila izan zuten Olaia zabalondoEkainetik irailera bitartean 22.957 pertsona egon dira Bermeoko Turismo Bulegoan, iaz b...
Ekainetik irailera 22.957 pertsona egon dira Bermeoko Turismo Bulegoan, iaz baino %21,58 gehiago. Abuztuan osteatuek %100eko betetze maila izan zuten Olaia zabalondo
Ekainetik irailera bitartean 22.957 pertsona egon dira Bermeoko Turismo Bulegoan, iaz baino %21,58 gehiago. Uztailean eta abuztuan zabalik egoten den Gaztelugatxeko San Juaneko informazio puntua, berriz, 28.136 lagunek bisitatu dute, iaz baino 8.076 lagun gehiago, hain zuzen.Udak emandako turismo datuekin «pozik» agertu dira, datu «oso onak» direla nabarmenduta. Hala ere, herrira bertaratutako bisitariak «askoz ere gehiago» izan direla azaldu dute, «denak ez dutelako Turismo Bulegora edo informazio puntura jotzen».
Bisitarien jatorriari dagokionez, bisitari kopuru handiena Kataluniatik etorritakoak izan direla esan dute. Ondoren, Madril, Valentzia, Andaluzia, Frantzia, Euskal Herria, Alemania, Erresuma Batua eta Italia. Hala ere, Japon, Ameriketako Estatu Batuak, Holanda, Suitza, Belgika eta Argentinako bisitariak ere egon direla gaineratu dute.
Gangoitik azaldu duenez, «azken bi urteetan bisitariek informazio landuagoa eskatu dute; kontsultak luzeak eta sakonak zaten dira».
Bermeoko ostatuei dagokionez, okupazio maila oso altua izan dutela azaldu dute, abuztuan, esaterako, %100eko betetze maila izan dute. Turismo aktiboa aipatu dute, itsas irtenaldiek izan duten harrera ona nabarmenduta. Itsasoko egoerak galarazi ez duenean, irteerak beteta egon direla zehaztu dute.
Turismo zinegotziaren arabera, «lortutako datu onak azken urteetan egindako lanaren ondorio dira».
Alkateak, hala ere, datu on horiek mantentzeko «lanean jarraitu beharra» dagoela esan du. Turismo iraunkorraren aldeko apustua egiten dutela gogorarazi du Bidegurenek. Turismoa, gainera, udan ez ezik, urtean zehar mantentzea helburu dutela gaineratu du. Horretarako, erakunde, enpresa eta herritarren arteko elkarlana lortzea «garrantzitsua» dela uste du Bidegurenek, bai eta «turismo eskaintza zabaltzea, negozio berriak sortzea, zerbitzuak hobetzea, turismo bulegoa berritzea, aparkalekuen eskaintza handitzea, auto-karabanen zerbitzua handitzea, itsas ondarea balioan jartzea edota seinaleztapena hobetzea».