Aldakako eta Berreñoko auzotarrekin batzartuko da udala
Munitibarko udal ordezkariak auzorik auzo herritarrekin batzartzen dabiltza hilabete honetan. Asteon Aldaka eta Berreño auzoetako bizilagunekin elkartuko dira.Aldakako Santiago ermitan 12:30ean jarri dute hitzordua zapatuan. Arratsaldean, berriz, Berr...
Aldakako Santiago ermitan 12:30ean jarri dute hitzordua zapatuan. Arratsaldean, berriz, Berreño auzoko autobus geltokian batuko dira, 17:30ean eguraldiak lagundu ezean udaletxean batzartuko dira.
Azkena udaletxean
Urriko azken zapatuan udaletxeko aretoan elkartuko dira, 12:30ean. Iaz moduan, azken bilera udaletxetan egitea erabaki dute aurten, herriguneko zein auzoetako bizilagunekin biltzeko. Hala, auzoetan egon direnetan bertaratu ezin izan dutenek beste aukera bat emango diete.