Maria Zorrozak Mundu Kopako podiumean sartzea lortu du
Kilometro Bertikalean hirugarren postua eskuratu du. Asteburuan Italian amaitu du denboraldia gernikarrak. Seigarren sailkatu da Limone Extreme probanMaria Zorrozak Kilometro Bertikalean Munduko Kopako hirugarren postua eskuratu du. Gernikarra Christel...
Kilometro Bertikalean hirugarren postua eskuratu du. Asteburuan Italian amaitu du denboraldia gernikarrak. Seigarren sailkatu da Limone Extreme proban
Maria Zorrozak Kilometro Bertikalean Munduko Kopako hirugarren postua eskuratu du. Gernikarra Christel Dewalle frantziarraren eta Laura Orgue kata- lanaren atzetik sailkatu da.Euskal Selekzioko arrolapetarrak asteburuan ezin hobeto borobildu du aurtengo denboraldia. Italiako Limone Sul Garda herrian lehiatu du Limone Extreme denboraldiko azken proba, eta seigarren sailkatu da, 56 minutu eta 56 segundoko marka eginda. Dewalle irabazleak 50 minutuan burutu du azken lehia. Harengandik 3 minutu eta 15 segundora sailkatu da Valentina Belloti italiarra, eta Hilde Aders norvegiarrak osatu du podiuma (00:54:56).
Aurtengo denboraldia «berezia eta polita» izan dela nabarmendu du Zorrozak: «Bizipen asko, momentu zoragarriak, lagun onak. Esperientzia benetan positiboa izan da aurtengoa».