Goitisolo eta Perez, nagusi Bizkaia Kopa Trailaren Lekeitioko proban
Gernikarrak Trail luzea modalitateko irabazleak dira. Gizonetan, Aitor Uriarte gernikarra hirugarren sailkatu da. Emakumeetan, Agurtzane Argiarro bermeotarra sailkatu da Perezen atzetikJoanes Goitisolo eta Oihane Perez gernikarrek irabazi zuten Bizkaia...
Gernikarrak Trail luzea modalitateko irabazleak dira. Gizonetan, Aitor Uriarte gernikarra hirugarren sailkatu da. Emakumeetan, Agurtzane Argiarro bermeotarra sailkatu da Perezen atzetik
Joanes Goitisolo eta Oihane Perez gernikarrek irabazi zuten Bizkaia Kopa Trailaren Lekeitioko proba, Trail luzea modalitatean, domekan.Goitisolo arrolapetarrak ordu bete, 18 minutu eta 12 segundoko marka lortu zuen. Harengandik hiru minutu eta 19 segundora sailkatu zen Basajaun MTko Diego Pascual, eta Aitor Uriarte arrolapetarra irabazlearengandik 4 minutu eta 23 segundora heldu zen helmugara.
Perezek ordu bete, 38 minutu eta 39 segundotan amaitu zuen proba. Agurtzane Argiarro bermeotarrak, berriz, ordu bete, 46 minutu eta 46 segundoko denbora egin zuen. Rakel Alzaga sailkatu zen hirugarren, ordu bete, 50 minutu eta 24 segundoko denboragaz.
Trail luzeagaz batera, trail laburra, BTT proba, Txakur-Krosa eta martxa ere egin zituzten. Esaterako, BTT lasterketan Iker Irastorza eta Zuriñe Frutos izan ziren azkarrenak.