Bermeoko Euskara Aholku Batzordeak gaur arratsalderako jarri du hitzordua
Bermeoko Euskara Aholku Batzordean parte hartzen dutenek hitzordua dute gaurko. Hain zuzen ere, 19:00etan batuko dira Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.Gaurko batzarrean, besteak beste, kirolean eta aisialdian datozen hilabeteetan egingo den lanar...
Gaurko batzarrean, besteak beste, kirolean eta aisialdian datozen hilabeteetan egingo den lanaren inguruan ariko direla jakinarazi dute.
Bestalde, euskara sustatzeko Geuk eus kanpainaren baitan orain arte egindakoaren balorazioa osatuko dute bertaratutakoek, bai eta azaroaren 26an egitea aurreikusita dagoen Miñe lamiñe ekitaldiaren nondik norakoak aztertu ere.