Mikel Retolazak 414,5 puntu jaso ditu Mungiako kanporaketan
Zapatu arratsaldean jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, Mungiako Olalde aretoan. Sei bertsolari taularatu ziren, eta Miren Amurizak egin zuen denen artean saiorik onena, 531 puntu batuz. Busturiko Mikel Retolazak, berriz, puntuaziorik baxuena hartu zuen: 414,5. Aitor Bizkarra (474,4), Imanol Uria Albizuri (446), Garikoitz Sarriugarte (440) eta Aissa Intxausti lekeitiarra (422,5) izan ziren kanporaketan parte hartu zuten gainontzeko bertsolariak.
Gai jartzaile lanetan Amaia Ugalde Begoña aritu zen. Hurrengo saioa Sestaon jokatuko da, zapatuan, hilaren 22an. Asier Galarza muxikarrak kanporaketa horretan parte hartuko du, eta brekin taularatuko dira Arrate Illaro, Eneko Abasolo Abarkas, Inazio Vida, Josu landeta eta Peru Vidal bertsolariak. Bertso saioa 17:30ean hasiko da.