Maria Zorrozak kilometro bertikalean Munduko Kopako hirugarren postua eskuratu du
Gernikarra Christel Dewalle frantziarraren eta Laura Orgué katalanaren atzetik sailkatu da.
Euskal Selekzioko arrolapetarrak asteburuan amaitu du aurtengo denboraldia. Italiako Limone Sul Garda herrian lehiatu du Limone Extreme denboraldiko azken proba, eta seigarren sailkatu da, 56 minutu eta 56 segundoko denboragaz.
Dewalle irabazleak 50 minututan burutu du azken lehia. Harengandik hiru minutu eta hamabost segundora sailkatu da Valentina Belloti italiarra, eta Hilde Aders norvegiarrak osatu du azken probaren podiuma (0:54:56).
Aurtengo denboraldia “berezia eta polita” izan dela nabarmendu du Zorrozak: “Bizipen asko, momentu zoragarriak, lagun onak.. Esperientzia benetan positiboa izan da aurtengoa”.