Busturialdeko ordezkariek lan bikaina burutu zuten Trail luzea modalitatean, atzo Lekeition, eta Goitisolo eta Perezekin batera, Aitor Uriartek eta Agurtzane Argiarrok podiumean sartzea lortu zuten.
Gizonezkoen sailkapenari dagokionez, Goitisolo arrolapetarrak ordu bete, 18 minutu eta 12 segundoko marka lortu zuen. Harengandik hiru minutu eta 19 segundora sailkatu zen Basajaun M.Tko Diego Pascual, eta Uriarte arrolapetarra irabazlearengandik lau minutu eta 23 segundora heldu zen helmugara.
Trail luzeko gizonezkoen podiuma.
Argazkia: Bizkaia Kopa Trail.
Emakumezkoetan, Perezek ordu bete, 38 minutu eta 39 segundotan amaitu zuen proba. Argiarro bermeotarrak, berriz, ordu bete, 46 minutu eta 46 segundoko denbora markatu zuen. Rakel Alzaga sailkatu zen hirugarren ordu bete, 50 minutu eta 24 segundoko denboragaz.
Argiarro eta Perez.
Argazkia: Bizkaia Kopa Trail.
Bizkaia Kopa Trailaren seigarren proba izan da Lekeitiokoa. Azaroaren 13an Zamudion jokatuko dute hurrengoa, eta abenduaren 18an Diman lehiatuko dute azkena.
Trail luzeagaz batera, trail laburra, BTT proba, Txakur-Krosa eta martxa ere lehiatu zituzten, atzo.
Trail laburra Susana Vicentek (0:55.28) eta Alfonso Mendozak (0:42.52) irabazi zuten.
Bestalde, BTT lasterketan Iker Irastorza (0:59.32) eta Zuriñe Frutos (1:17.23) izan ziren azkarrenak, eta Txakur krosean, ostera, Nerea Goikoetxea (0:59.49) eta Gaizka Aretxaga (0:43.16) nagusitu ziren.
BTT probaren emakumezkoen podiuma.
Argazkia: Bizkaia Kopa Trail.