Zaldi probak jokatuko dira Etxebarriko probalekuan, azaroaren 5etik 8ra
Probetan parte hartu nahi dutenek urriaren 21ean eman behar dute izena udaletxean. Etxebarriko 800 kiloko harria erabiliko dute. Irabazleak 800 euro, mantak eta txapelak eramango dituZaldi probak jokatuko dira Etxebarrian azaroaren 5etik 8ra bitartean....
Probetan parte hartu nahi dutenek urriaren 21ean eman behar dute izena udaletxean. Etxebarriko 800 kiloko harria erabiliko dute. Irabazleak 800 euro, mantak eta txapelak eramango ditu
Zaldi probak jokatuko dira Etxebarrian azaroaren 5etik 8ra bitartean. Zaldi nagusiak azaroaren 5ean eta 6an aterako dira probalekura, kinttopekoak, berriz, azaroaren 7an eta 8an. Zaldi probetan parte hartu nahi dutenek urriaren 21a izango dute izena emateko aukera. Etxebarriko udaletxean eman behar da izena, 20:00etan.21:00etan izango dira saioak. Parte hartu nahi dutenek izena eman eta gero, udalak izendatuko ditu egun bakoitzeko partaideak.
Beti bezala, Etxebarriko 800 kiloko harria erabiliko da, 50 kiloko txapa gehituta, eta animaliek 30 minutu edukiko dituzte proba osatzeko. Abereek, gehienez, 400 kilo eduki beharko dituzte. Hortik gorakoek gainkarga izango dute: kilo bakoitzeko, kilo bat.
Betiko modura, zaldi probak Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuta egongo direla jakitera eman du udalak, eta zaldiak saio bakoitza hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte.
Sariei dagokienez, guztira sei sari banatuko dituzte: irabazleak 800 euro eta Olaia jatetxeak eta Otsolo tabernak emandako mantak eta udalak emandako txapelak eskuratuko ditu. Bigarren postutik seigarrenera arte, 700, 600, 550, 450 eta 400 euro banatuko dituzte, hurrenez hurren.
Probak Ispasterren
Asteburuan 31. Zaldi-Mando Proben Sariketa egingo da Ispasterren. Gaurko eta biharko saioak 21:00etan izango dira, eta domekakoa, 18:00etan. Herenegungo egunkarian aste barruan probak egin zirela agertu bazen ere, informazioa ez zen zuzena.