Sarek urrats berriak emango ditu Gernika sakabanaketaren kontra posizionatzeko
Salaketa kolektiboa egin du Sarek, gaur iluntzean. Gernika sakabanaketaren kontra posizionatzeko eta aktibazio soziala bultzatzeko, urrats berriak emango dituela esan du. Hala ere, sakabanaketarekin amaitzeko, herritar denen inplikazioa beharrezkoa dela nabarmendu du Sarek. Espainiako Gobernuari euskal presoen kontrako sakabanatze politikari eusteko aukera ematen dion legerik ez dagoela salatu dute gaurko ekitaldian; hala ere, sakabanaketa politikak egunerokotasunean duen eraginaren islada utzi dute gaur Gernika-Lumon.

Espainiako Gobernuari euskal presoen kontrako sakabanatze politikari eusteko aukera ematen dion legerik ez dagoela salatu dute gaurko ekitaldianAurrera begira ere, salaketa pubilko eta kolektiboarekin jarraitu asmoz, hainbat proiektu ditu Sarek esku artean. Denen artean, “bi egiteko nagusi” aipatu dituzte. Jon Rementeria Sareko kideak azaldu duenez, esku artean dituzten tresnak errealitatea ezagutzera emateko baliatuko dituzte, Erradiografiak, kasurako. Era berean, tresna berriak sortuko dituztela aipatu du: “Ikus-entzunezko bat eta Internet bidezko bolg bat, esate baterako”. Bestetik, inplikazioa ahalik eta irekiena izateko, eremuen aktibazioa bultzatuko dute. Hain zuzen, herri ordezkarien, giza-eskubideak eta bakegintza arloan dabiltzatenen, emakumeen, gazteen eta beste hainbaten inplikazioa bultzatu nahi du Sarek.
salaketa pubilko eta kolektiboarekin jarraitu asmoz, hainbat proiektu ditu Sarek esku arteanGaur Gernika-Lumon egin duten salaketa kolektiboa Sarek irailean aurkeztu zuen Salatzen dut kanpainarekin bat egiten du. Euskal presoen eskubideen alde herritarrak “artikulatu, parte egin eta aktibatzeko” helburuarekin hasi zuen kanpaina hori. Hain zuzen, presoen %95i eta haien senideei eragiten dien “sakabanaketa mendekatzailea” salatu nahi dute, “estalitako bizi guztiko zigorra ezartzen dien salbuespen legeria” arbuiatzearekin batera.
