Berdintasun proiektuetarako diru laguntza deialdia zabaldu du udalak
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Berdintasunaren aldeko proiektuetarako diru laguntza deialdia zabaldu du.Diru laguntzak eskatzeko epeari dagokionez, proiektuak aurkezteko epea azaroaren 4an amaituko dela gogorarazi dute udal iturriek. Laguntza...
Diru laguntzak eskatzeko epeari dagokionez, proiektuak aurkezteko epea azaroaren 4an amaituko dela gogorarazi dute udal iturriek.
Laguntzari dagokionez, bestalde, egoitza edo jarduketa eremua Ondarroan duten pertsonek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute diru laguntza. «Laguntza jasotzeko antolatutako ekintzaren onuraduna Ondarroako herria izango da, eta ekintza hauek ez dute inolako irabazi asmorik izango».
Udal planagaz bat
Ondarroako Udalak nabarmendu duenez, deialdiaren xedea herriko taldeei emakumeen eta gizonen berdintasuren alde 2016an egin diren edo egingo diren jarduerak garatzeko diru laguntzak ematea da.
Hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak diruz lagun daitezkeen proiektutzat joko dira. «Edozein eremutan emakumeen partaidetza bultzatzeko, horiei informazioa edo aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak diruz lagunduko dira; bai eta berdintasunaren gaineko ekintza ere, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean zein Berdintasunareko udal planagaz bat datozen gainerako ekintzak».