Aurrerak puntu garrantzitsua lortu du Basconiaren aurka, Zaldupen
Talde biek erdipurdiko partida jokatu dute, gol aukera gutxigaz. Aurrerakoek jakitera eman dutenez, Basconiaren aurkako berdinketa «bidezkoa» izan daAurrerak herengun arratsaldean 8. jardunaldia jokatu zuen Basconiaren aurka, Zaldupen. Partida husnak...
Talde biek erdipurdiko partida jokatu dute, gol aukera gutxigaz. Aurrerakoek jakitera eman dutenez, Basconiaren aurkako berdinketa «bidezkoa» izan da
Aurrerak herengun arratsaldean 8. jardunaldia jokatu zuen Basconiaren aurka, Zaldupen. Partida husnako berdinketagaz amaitu zen.Egia esan, Aurrerak eta Basconiak ez zuten partida osoan asmatu. Talde biek erdipurdiko partida jokatu zuten, gol aukera gutxigaz. Partida osoko gol aukera bakarra Basconiak sortu zuen, baina ezin izan zuen Aurreraren atezaina gainditu. Partida, oro har, zelai erdian jokatu zen; jokalariak aurkarien areara gutxitan hurreratu ziren.
Aurrerak, bestalde, baja garrantzitsuak zirela eta, ezohiko jokalariekin jokatu zuen. Hori bai, Joseba Plazak zelairatu zituen mutilek gogoz jokatu zuten. Atzeko aldean baloia ondo kontrolatu zuten, baina aurreko aldean ez zuten asmatu.
Puntu garrantzitsua
Aurrerako ordezkariek jakitera eman dutenez, Basconiaren aurka lortutako berdinketa bidezkoa izan zen. «Aurrerak ez zuen asmatu, eta hortaz, 3 puntuak lortzea zaila izan zen. Hala ere, lortzen diren puntuak ezin ditugu alperrik galdu, puntu guztiak ongietorriak dira».
Hurrengo partida Santutxuren aurka jokatuko du Aurrerak. Norgehiagoka Bilboko Maiona zelaian jokatuko dute etzi, 11:15etik aurrera.