Rett sindromeari buruz ariko da gaur Garazi Agirre medikua
Rett sindromeari buruzko informazio gehiago eduki gura dutenek gaur arratsaldean izango dute horretarako aukera. Rett gaixoen Elkarteak eta Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatuta, Garazi Agirre medikuak hitzaldia emango du.Hitzaldira joateko interesa ...
Hitzaldira joateko interesa daukaten herritarrek 19:00etan egon beharko dute Erroxape elkarteak Erreten parkean daukan egoitzan.
Garazi Agirre medikuaren azalpenez gain, Rett gaixotasunari buruzko dokumental bat jarriko dute ikusgai: Linea de Meta.
Bi ume Bermeon
Bi dira Bermeon Rett sindromea daukaten umeak: Nere eta Izarra. Horien gurasoak batu egin ziren eta Nere Izarra Rett elkartea eratu zuten. Elkartearen helburua Rett sindromearen ikerketan laguntzea da, bai eta gaixotasunari buruzko informazioa zabaltzea ere. Horretarako, hainbat jarduera antolatzen dituzte.