Perretxiko Eguna ospatuko dute etzi, Ereñon
Perretxiko Eguna ospatuko dute Ereñon, zapatuan.Goizean goiz herriko basoetatik perretxiko bila ibiliko dira. 09:00etan Gabika auzoan ipini dute ordua, eta handik, taldeka gura duten basora joango dira.Pare bat orduko ibilaldiaren ostean, Gabikako Bus...
Goizean goiz herriko basoetatik perretxiko bila ibiliko dira. 09:00etan Gabika auzoan ipini dute ordua, eta handik, taldeka gura duten basora joango dira.
Pare bat orduko ibilaldiaren ostean, Gabikako Bustarrigane txokoan elkartuko dira eguerdian. Han bildutako perretxiko mota desberdinekin erakusketa osatuko dute.
Horregaz batera, bertan batutakoek Galdakaoko Barrengorri Mikologia Elkarteko kide baten azalpenak entzungo dituzte: perretxiko mota desberdinen izenak eta ezaugarriak, kaltegarriak zeintzuk diren… 13:00etan egingo dute ekitaldia.
Ardoak eta perretxikoak
Arratsaldean, berriz, ardoen eta perretxikoen uztartzea egingo dute.
Galdakaoko Bodegas Ubideren eskutik, perretxikoen eta ardoen konbinazioagaz gozatuko dute parte hartzaileek, 19:00etatik aurrera.
Probatu gura dutenek udaletxean (94-625 46 21) eman behar dute izena, eta bihar da horretarako azken eguna.
Ereñarrek egun ederra pasatzeko aitzakia ederra dutela nabarmendu du Joseba Zarragoikoetxea Ereñoko alkateak.
Perretxiko eguna ospatuko duten lehenengo urtea da, eta goizeko zein arratsaldeko ekintzetan parte hartzera animatu ditu herritarrak: «Bertoko zein inguruko herrietako bizilagun asko etortzen dira urtero Ereñora perretxikoak batzera, eta espero dugu zapatuan ere jendea etortzea».