Intxaustik eta Retolazak BBTren lehen kanporaketa lehiatuko dute
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa jokatuko dute zapatuan, Mungian, eta han egongo dira Mikel Retolaza gernikarra eta Aissa Intxausti lekeitiarra.Bertoko bi ordezkariekin batera, bertsolari hauek ariko dira lehen kanporaketa irabaz...
Bertoko bi ordezkariekin batera, bertsolari hauek ariko dira lehen kanporaketa irabazteko lehian: Miren Amuriza, Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte eta Imanol Uria.
17:30ean hasiko da saioa, Olalde aretoan. Baina 16:00etan zabalduko dituzte txarteldegiak.
Hala ere, aurretik txartelak eskuratu gura dituztenek webgune honetan eros ditzakete: www.bertsosarrerak.eus.a
Guztira, bost kanporaketa saio jokatuko dituzte. Azkena azaroaren 5ean lehiatuko dute, Zaldibarko Olazar frontoian.
Ondoren, kanporaketetatik sailkatutako bertsolarien artean hiru finalaurreko jokatuko dituzte. Azaroaren 19an Markina-Xemeingo Uni frontoian izango da lehenengoa.
Basauriko Artunduagako kiroldegian jokatuko dute bigarren finalaurrekoa, azaroaren 27an, eta azkena, berriz, abenduaren 3an izango da, Larrabetzuko udal frontoian.
Finalaurrekoetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira abenduaren 17ko Bilboko Miribillako finalera. Beste bost bertsolari, ostera, puntuazioaren arabera sailkatuko dira.