Ertzaintzak Internet bidezko iruzur baten berri eman du
Ertzaintzak ohartarazi duenez, azken egunotan Internet bidezko iruzurra egin dute Lea-Artibaiko jatetxe batean.Iruzurgilea ostalariagaz posta elektroniko bidez kontaktuan jarri, bazkari bat kontratatu, eta erreserba egiteko behar dena baino diru gehiag...
Iruzurgilea ostalariagaz posta elektroniko bidez kontaktuan jarri, bazkari bat kontratatu, eta erreserba egiteko behar dena baino diru gehiagoko kopurua duen txeke bat bidali zion. Txekea jaso ostean, iruzurgileak emandako kontu korronte batetik gainontzeko dirua bueltatzeko eskatu zion ostalariari.
Ostalaria jasotako txekea bankuan sartzean konturatu zen iruzurragaz. Kobratzeko 40 egun behar direla jakinarazi zioten jatetxeko arduradunari, eta txeke hori diru barik dagoela konturatu zen. «40 eguneko epean, iruzurgileak erreserba bertan behera laga, eta gainerako dirua itzultzeko eskatu zion jatetxeari».
Antzeko iruzurrak hainbat sektoretan gertatu direla ohartarazi du Ertzaintzak, eta atzerritik erreserba egin nahi dutenen kasuan, segurtasun neurri egokiak hartzeko gomendioa egin dute. «Antzeko iruzurren bat gertatuz gero, Ertzaintzagaz harremanetan jartzeko eskatzen dugu».