Errekalde atzeko iturria konpondu dute
Atxondoa auzoan, hain zuzen Errekalde baserriaren atzeko partean dagoen iturria konpondu du Markina-Xemeingo Udalak. Iturria bedarrez josita eta uraren emari egokirik barik egon da aspalditik, eta berriz ere erabilgarri jarri nahi izan du udalak, berri...

Atxondoa auzoan, hain zuzen Errekalde baserriaren atzeko partean dagoen iturria konpondu du Markina-Xemeingo Udalak. Iturria bedarrez josita eta uraren emari egokirik barik egon da aspalditik, eta berriz ere erabilgarri jarri nahi izan du udalak, berrituz. Iturriaren ingurua garbitzeagaz gainera, konponketa batzuk ere egin ditu udalak funtzionamendua hobetzeko.