ELAk hiru asteko grebara deitu ditu Bizkaiko zahar etxeetako beharginak
Sindikatuaren arabera, aldundiak eta enpresek «entzungor» egin diete langileen eskaerei. Hiru asteko greba urriaren 24an hasiko dute langileek. Iraila-urrian ere bi asteko greba egin duteELA sikdikatuak hiru asteko grebara deitu ditu Bizkaiko zahar e...
Sindikatuaren arabera, aldundiak eta enpresek «entzungor» egin diete langileen eskaerei. Hiru asteko greba urriaren 24an hasiko dute langileek. Iraila-urrian ere bi asteko greba egin dute
ELA sikdikatuak hiru asteko grebara deitu ditu Bizkaiko zahar etxeetako langileak. Sindikatuaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta zahar etxeak kudeatzen dituzten enpresek «entzungor» egin diete langilen eskaerei. Jakinarazi duenez, hilaren 24an hasiko lirateke lanuzteak.ELAk esan legez, joan den astean egin zuten batzarrean, protestekin jarraitzea onartu zuten langileek aho batez. Era berean, patronalak urriaren hasieran aurkeztutako proposamenak «langileekiko duten errespetu falta» adierazten du. Bi urtean soldatak 6 euro igotzea proposatu du, eta lanaldia bi ordu murriztea.
Hala ere, sindikatuak salatu duenez, langileen lan karga arintzeko inolako neurririk ez dute proposatu.
Aldundiaren jarrera
Ardura, baina, Bizkaiko Foru Aldundiarena ere badela azpimarratu du sindikatuak, eta ohartarazi du erakunde hori dela zahar etxeetan eskaintzen den zerbitzuaren azken erantzulea. Zentzu horretan, gehitu du aldundiarena ere badela irtenbideak proposatzeko ardura.
Langileen eskakizunak
Irailean ere bi asteko greba egin zuten zahar etxeetako langileek, lan baldintza duinak eta hitzarmena sinatzeko eskatzeko. Grebarako arrazoiak ere azaldu zituen sindikatuak orduan. Bizkaiko zahar etxeetako lan baldintzak 1988. urtean finkatutakoak direla esan zuen ELAk. Protestagaz, besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata eskatzen dute langileekMorir , eta 35 orduko lan astea.