Brigadisten esperientziak mintzagai, Mutrikuko Gaztetxean
Mutrikuko Gazte Asanbladako kideek urrirako ekimenez betetako egitarau oparoa aurkeztu dute. Hurrengo egunotan egingo diren proposamenen arteko lehenengoa bihar izango da. Maider Lazkano brigadista mutrikuarraren eskutik, hain zuzen ere, Venezuela gert...
Udan, Askapenarekin brigadista egon da Lazkano Venezuelan, beste sei gazte euskaldunekin batera, eta adierazi duenez, hango bi kiderekin batera emango du hitzaldia. Eneritz Arrillaga eta Haizea Estonba donostiarrekin batera.
Hiru brigadistek Hego Amerikako herrialdean bizitako esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango dute. Besteak beste, herrialdeak gaur egun bizi duen errealitatearen berri emango dute. Horrez gain, Tiuna el fuerte, Urbanismo Felipe Acosta, Tres Raices edo Movimiento Semillas del Pueblo kolektiboekin harremanetan egon dira, eta han jasotako testigantzen berri ere emango dute.
Rock doinuak
Etzira begira, aldiz, Liher taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera dakarte MUGAko kideek. Talde donostiarra Hauts bere lehenengo lana aurkezten ari da herririk herri, eta Mutrikun izango dira zapatuan, 23:00etatik aurrera.
Liher taldeko Libe Hernandok, Iñigo Etxarrik, Ekaitz Otxoak eta Joshka Natkek rock doinuez beteko dute oholtza gainea.