Xabier Amurizaren monologoa, bariku iluntzean, Uhagonen
Barikuan, 20:00etan, Zein ongi bizi zen Ulises, Xabier Amurizak gidatzen duen ordubete inguruko monologo literarioa egongo da Uhagon kulturgunean.Amurizak postari-mezulari baten 24 orduko egun bat kontatzen du, bost ekitalditan banatuta. Pertsonaia eta...
Amurizak postari-mezulari baten 24 orduko egun bat kontatzen du, bost ekitalditan banatuta. Pertsonaia eta abentura ugariz josita dago kontakizuna, herri jakituria eta jakituria kultua konbinatuz. Autoreak dioenez, gogoeta egiteko momentuak badauzka saioak, bai eta umorezkoak ere. «Umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da», dio. Horrela, Ulisez izeneko mutikoak gorabeherekin betetako bizitzaren ibilbideari ekingo dio.