Skate eskolak eskainiko dituzte, urrian hasita
Urki Abenturak eta Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) elkarlanean antolatuta, 6 urtetik gorako ume eta gazteei antolatutako skate eskolak eskainiko dira Bermeon, urrian hasita.Orain arte, udako skate eskoletan parte hartzeko aukera baino...
Orain arte, udako skate eskoletan parte hartzeko aukera baino ez dute eduki interesa izan duten umeek eta gazteek, sasoi horretan baino ez zirelako eskaintzen.
Aipatu eskolak urriaren 17tik aurrera izango direla azaldu du GIZek. Astelehenetan eta eguaztenetan edota astelehenetan eta zapatuetan batuko dira izena ematen duten horiek, 17:30etik 18:30era, Bermeoko skate parkean, hain zuzen ere, antzinako Jose Done ikastetxean.
15 umerentzako lekua
Skate eskoletan parte hartu gura dutenek, baina, aurretiaz eman beharko dute izena GIZek Gizarte eta Kultura Etxean dauzkan bulegoetan, eta urriaren 14a izango dute horretarako azken eguna. Izena emateko bete beharreko orria GIZen blogean aurki daiteke.
Leku kopurua mugatua dela azaldu dute antolatzaileek; hain zuzen, 15 umerentzako lekua baino ez da egongo.
Eskolen inguruko informazio gehiago gura dutenek 94-617 91 58 telefono zenbakira deitu ahal izango dute.