Preso politikoek eta haien hurkoek pairatzen dutena salatuko dute Gernikan
Sarek deituta, 'Salatzen dut' kanpainari lotutako ekitaldia egingo dute, bariku iluntzean. Herritarrak aktibatzea eta euskal presoen eskubideen urraketak salatzea du helburu kanpainakGernika-Lumoko Sarek deituta, euskal preso politikoek eta haien gertu...
Sarek deituta, ‘Salatzen dut’ kanpainari lotutako ekitaldia egingo dute, bariku iluntzean. Herritarrak aktibatzea eta euskal presoen eskubideen urraketak salatzea du helburu kanpainak
Gernika-Lumoko Sarek deituta, euskal preso politikoek eta haien gertukoek pairatzen dutena salatzeko ekitaldia egingo dute bariku honetan, Gernika-Lumon. Gernikarrok salatzen dogu goiburu hartuta, 19:30ean hasiko da ekitaldia, Merkurio inguruan.Irailean hasi zuen Sarek Salatzen dut kanpaina, presoen eskubideen alde herritarrak «artikulatu, parte egin eta aktibatzeko» helburuagaz.
Hain zuzen ere, presoen %95i eta haien senideei eragiten dien «sakabanaketa mendekatzailea» salatu nahi dute, «estalitako bizi guztiko zigorra ezartzen dien salbuespen legeria» arbuiatzeagaz batera.
Salaketatik harago
Gernika-Lumoko Sarek ere kanpaina hori zabaldu nahi du herritarren artean. Izan ere, salaketa hutsetik harago, herritarrak aktibatzeko eta bat egiteko tresna bilatu gura dute Salatzen dut kanpainan.
2015ean herritarren aktibazioa eta sakanabaketagaz amaitzeko tresnak sortzea helburu zuen Ispilue proiektua aurkeztu zuen Gernikako Sarek.