Gernika-Lumoko Mertzede ikastetxeko Ander Moreno Aurtenetxea eta Denis Gurei ikasleek egindako komikia saritu du Azkue Fundazioak. 2015-2016 ikasturtean Fundazioaren euskararen etxera egindako bisitan egindako komiki digitalari buruzko lehiaketa da ira...

Gernika-Lumoko Mertzede ikastetxeko Ander Moreno Aurtenetxea eta Denis Gurei ikasleek egindako komikia saritu du Azkue Fundazioak. 2015-2016 ikasturtean Fundazioaren euskararen etxera egindako bisitan egindako komiki digitalari buruzko lehiaketa da irabazi dutena, hain zuzen ere.
Euskara sarean gaia hartuta, lehenengo kategoriako saria lortu dute. Urriaren 1ean, berriz, ekitaldi berezia egin zuten Azkue Fundazioaren euskararen etxean, eta han egon ziren Moreno eta Gurei. Ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, «primeran» pasatu zuten.