Mendi irteera egingo dute domekan, Pobes herritik Gesaltza Añanara
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek irteera bateratua edukiko dute domekan, Arabako Pobes herritik Gesaltza Añanara. Gutxi gorabehera 5 ordu inguruko ibilaldia izango dela jakitera eman dute, eta parte hartu nahi dutenek ohiko lekuetan eman behark...
Ibilbideak 18 kilometroko luzera izango du, eta bi mendi igoko dituzte, Atalaya (908 metro) eta Canto Blanco (1.060 metro). Malda handiena, bestalde, 940 metrokoa izango da.
Pobesera joateko autobusa antolatu dute mendi taldeek. Autobusak 07:40an irtengo du Mutrikuko biribilgunetik, eta Astilleruko geltokian, 07:45ean, batu- ko ditu Ondarroan dauden mendi zaleak. 08:00ak aldera ailegatuko da autobusa Markina-Xemeingo autobus geltokira. Lekeitiokoek Markina-Xemeinen hartuko dute autobusa.