Herriko kostaldeko zaborra batzen aritu ziren auzolanean eatarrak zapatuan. Sokaire itsas taldearen, Azti Teknaliaren eta Eako Udalaren ekimenez bildu zen herriko boluntario talde bat. Eako Lapatza eta Bedaronako Ogella arteko 2 kilometro inguruan, 150...

Herriko kostaldeko zaborra batzen aritu ziren auzolanean eatarrak zapatuan. Sokaire itsas taldearen, Azti Teknaliaren eta Eako Udalaren ekimenez bildu zen herriko boluntario talde bat. Eako Lapatza eta Bedaronako Ogella arteko 2 kilometro inguruan, 150-200 kilo zabor batu zituzten. Hondakin gehiena harkaitzetatik atera zutela zehaztu dute: «Hala ere, sare eta soka batzuk jasotzea ezinezkoa izan zen, harkaitzen artean trabatuta zeudelako». Batutako materialaren %90 plastikoa dela azaldu dute: sareak, sokak, arrain kutxak, buiak, palet handi bi, ur zein garbiketarako produktuen 40 botilatik gora. Argazki galeria eta informazio +: busturialdea@hitza.eus