Goieaskoetxea kartzelaz mugitzeko epea bi hilabetez luzatu dezakete
Busturiko presoaren senideek esan dutenez, kartzelaz aldatuko dutenaren jakinarazpena hartu du. Valencetik atera bitartean protestan jarraituko dute Goieaskoetxeak eta ZobaranekIbon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra eta Aletxu Zobaran gorliztarr...
Busturiko presoaren senideek esan dutenez, kartzelaz aldatuko dutenaren jakinarazpena hartu du. Valencetik atera bitartean protestan jarraituko dute Goieaskoetxeak eta Zobaranek
Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra eta Aletxu Zobaran gorliztarra Valence (Frantzia) espetxetik mugituko dituzte. Goieaskoetxearen gertukoek HITZAri jakinarazi diotenez, kartzelaz mugituko dituztenaren berri eman diete bi presoei dagoeneko. Hala eta guztiz ere, lekualdatzerako datarik ez daukate, eta gaurtik bi hilabetera arte luza daiteke epea.Senideek jakinarazi dutenez, Valencetik atera arte, orain arteko borrokagaz jarraituko dute Ibon Goieaskoetxeak etaAletxu Zobaranek. Borroka horren bitartez, besteak beste, Euskal Herriratzea eta ezein kartzelan daudela euskal preso politikoekin egoteko aukera izatea exijitu gura dute.
«Izaera suntsitzailea»
Abuztuaren 8an hasi zuten protesta. Eguneko 23 ordu zigor ziega barruan egiten dituzte, eta senideekin eta lagunekin eduki behar zituzten bisitak ere etenda dituzte.
Hain zuzen, Valence kartzelatik ateratzeko eta Euskal Herritik gertuago dagoen kartzela batetara mugitzeko eskatzeko hasi zuten protesta.
Haien aldarrikapenen berri zabaltzeko, gutun bidalketa masiboa hasi zuten, eta Frantziako kontsulatuaren aurrean protestak egin dituzte. Halaber, bihar elkarretaratzeak egingo dituzte Bilbon, Gernika-Lumon, Plentzian eta Urduñan.
Goieaskoetxea eta Zobaran ekainean mugitu zituzten Valence espetxera. Euskal Herritik 952 kilometrora dago, eta azken hilabeteetan salatu izan dutenez, kartzela esperimentala da. Hain zuzen ere, espetxe horren «izaera suntsitzailea» salatzeko, eta, bide batez, sakabanaketaren areagotzea salatzeko hasi zuten protesta kartzela horretan dauden bi preso politikoek.