Gaur 29. Zaldi-Mando proben bigarren saioa lehiatuko dute
29. Zaldi-Mando Proben sariketaren lehen saioa egin zuten atzo gauean, eta gaur dute bigarren saioa, 18:00etan hasita.Jon Martiartu aulestiarrak, Joseba Azkonobieta urnietarrak eta Mungiako Goietas tabernako ordezkariak parte hartuko dute gaurko deman....
Jon Martiartu aulestiarrak, Joseba Azkonobieta urnietarrak eta Mungiako Goietas tabernako ordezkariak parte hartuko dute gaurko deman.
Atzoko saioan, berriz, probalari hauek aritu ziren zein baino zein gehiago: Maider Uriarte aulestiarra, Unai Aresti laukiztarra eta Mungiako Goietas tabernako ordezkaria.
Barikutik domekara
Bestalde, barikuan hasi eta domeka arte 31. Zaldi-Mando Proben sariketa lehiatuko dute, frontoiko probalekuan.
Lehen egunean lau ordezkari egongo dira: Maider Uriarte (Aulesti), Patxua Taberna (Markina-Xemein), Bar Goieta (Mungia) eta Errotatxu (Urduliz). Lau probalarien arteko dema 21:00etan hasiko da.
Koba aulestiarra, Goitia berangarra eta Mungiako Goieta tabernako ordezkaria lehiatuko dira zapatuan, 21:00etatik aurrera.
Azken saioan, Aulestiko Jose Luis Idoeta, Itziarko Etxeberri eta Laudioko Lopez ariko dira zein baino zein gehiago, 18:00etan hasita.
Herriko harria erabiliko dute saioetan, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango dela jakitera eman dute; pisaketa probak hasi baino ordubete lehenago egingo dute.
Sariei dagokienez, irabazleak 750 euro, txapela eta manta jasoko ditu.
Halaber, Lea-Artibai eskualdeko partaideentzako hiru sari daude; lehenengoari 120 euro emango dizkiote, bigarrenari 100 euro eta hirugarrenak 90 euro jasoko ditu.
Beste alde batetik, saririk jaso barik gelditzen den partaideren batek irabazlearen markaren %70 eginez gero, ostera, 300 euro irabaziko ditu.